XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzuetan, egunsenti argi gozoa dirudi.

An, kaia barrenean dagoan ontzi politaren antza dauko.

Beste batzutan, itxas asarratuaren menpe, olatu artean, ondatu agiñean dagoan ontzitzoa dirudi.

Illunabarra egiten da gure gogoan; ez dogu ezer ikusten.

Dana dago illun.

Arrisku orreik, geien baten geuk sortuak izaten dira.

Geure arinkeria, ibillera ta utsegiteak sartzen gaitue askotan ekatxaldian.

Besteetan, bizitza bera izaten da, bere ezbear, kasketaldi eta biurrikeriakaz.

Zoritxar bat, gexo bat, lapraskada bat naiko izaten da gure txalupatxoa kuluskadan jarteko.

Eta, bitartean, Jesus lotan ontzibarruan.

Gure negar, oiu ta zoritxarren aurrean, ixillik dago.

Ez dogu ikusten, ez sentitzen gure ondoan...

Non dago Bera?

Jesusen urruna, ixilla, utsa nabaritzen dogu orduan.

Larritasun andi bat.

Orixe da unerik txarrena gure gogoarentzat.

Ortxe egin leike porrota gure barruko mundu orrek.

Ortxe urperatu gure ontzitxoa.

Orduantxe gogoratu bear dogu gitxien uste dogun orduan agertuko dala Bera, gu larrialditik ateratzera.

Zegaitik dozue orrenbeste bildur?

Non dago zuen siñismena?

Zure bizimodua, zure osasuna, zure ezkontza, zure lanpostua; zure aita edo ama; seme-alaba edo anai-arreba larrialdi baten ondatzeko zorian ikusten badituzu; zure jatortasuna balantzaka ikusten dozunean...

Txiki ta argal, goietara igoteko indar barik aurkitzen zaranetan, ez aaztu, orduan, gure barruko ekatxa baretu leikena or gure barruan lo dagoan Jesus dala.

Olako orduetan, beragana urreratu, besotik eldu ta gogor deadar egin apostoluekaz: Jauna, arriskuan nago; itzala da au; ezin geiagoan nago; atera nagizu ekaxpe onetatik.

Eta Jesusek, eskutik artuko zaitu eta esango deutsu: zegaitik bildur ori?

Ez dozu ikusten zeugaz nagoala?